Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
19/09/2023

Baluartek Txinako Zirku Akrobatiko Handiarekin agurtuko du urtea

Dagoeneko salgai daude abenduaren 30ean 20:00etan izango den ikuskizun honetarako sarrerak. Emanaldiak malabareak, akrobaziak, ekialdeko musiken erritmoko koreografiak, magia eta dantzak ekarriko ditu Areto Nagusira

  • espectáculo circo
  • circo Baluarte
  • acrobacias


Baluarteko Areto Nagusiak Txinako Zirku Akrobatiko Handiaren emanaldia hartuko du abenduaren 30ean (20: 00etan). Abentura "magikoa" izango da familia osoarentzat, Ekialde Urrunetik zuzenean datorren istorio zirraragarri batekin. 30 artista baino gehiago izango dira oholtza gainean, domina olinpikoak eta Cirque du Soleiletik etorritako batzuk.  akrobaziaz, malabarismoz, magiaz, dantzaz eta musikaz betetako proposamen eszenikoa aurkeztuko du konpainiak.

Sarrerak 28 eta 33 euro bitartean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan eskura daitezke.

FANTASIAZKO MUNDUA

Iruñeko auditorioan urtea agurtuko duen hitzordu honetan, ikusleek esploratu gabeko espazioetan lagunduko diote protagonistari, fantasiaren ateen atzean zabaltzen den espazio ezezagunean barrena barneratzeko gai den haurrari. Bere espiritu abenturazaleari esker, Fenix maitagarri ederra ezagutuko du, itsasoan hegan dabilena. Bere edertasunaz liluraturik, bera harrapatzen saiatzen da, baina jauzi egitean, ozeanoan erortzen da eta hondoratu egiten da. Maitagarriak haurra salbatzea lortzen du eta eguzki epelerantz hegan egitera gonbidatzen du, eta bere eskutik itsas mundu zoragarria ezagutuko du. Horrela, fantasiazko mundu bat zeharkatuko dute elkarrekin, non hegazti kantariak zeruetan barrena dabiltzan, eta pailazo eta kapela hegalariek bizitza bizia eta ludikoa erakusten dute beren distira osoan. Baina landaretza oparoaren atzean segaturiko izpiritu gaiztoen begiek zaindu egiten dituzte, eta haiek akabatzen eta bidaia hori amesgaizto bihurtzen saiatuko dira.