Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
11/12/2023

Txinako Zirku Akrobatiko Handiak bigarren emanaldi bat antolatu du Baluarten abenduaren 30ean

Konpainiak malabareak, akrobaziak, ekialdeko musiken erritmoko koreografiak, magia eta dantzak eskainiko ditu Areto Nagusian 17:00etan

  • circo Baluarte
  • acrobacias
  • espectáculo familiar


Txinako Zirku Akrobatiko Handia Baluartera bi emanaldirekin iritsiko da abenduaren 30ean, familia osoarentzako abentura "magiko" batekin. Konpainiak akrobazia, malabarismo, magia, dantza eta musikaz betetako proposamen eszenikoa aurkeztuko du. Izan ere, arratsaldeko zortzietarako aurreikusita zegoen lehen emanaldirako sarrerak ia agortu ondoren, egun berean 17:00etan bigarren emanaldi bat programatzea erabaki dute sustatzaileek. Emanaldi berri honetarako sarrerak 28 eta 33 euro bitartean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan eskura daitezke jada.

Baluarteko Areto Nagusian urtea agurtuko duen hitzordu honetan, ikusleek esploratu gabeko espazioetan lagunduko diote protagonistari, fantasiaren ateen atzean zabaltzen den espazio ezezagunean barrena barneratzeko gai den haurrari. Bere espiritu abenturazaleari esker, Fenix maitagarri ederra ezagutuko du, itsasoan hegan dabilena. Bere edertasunaz liluraturik, bera harrapatzen saiatzen da, baina jauzi egitean, ozeanoan erortzen da eta hondoratu egiten da. Maitagarriak haurra salbatzea lortzen du eta eguzki epelerantz hegan egitera gonbidatzen du, eta bere eskutik itsas mundu zoragarria ezagutuko du. Horrela, fantasiazko mundu bat zeharkatuko dute elkarrekin, non hegazti kantariak zeruetan barrena dabiltzan, eta pailazo eta kapela hegalariek bizitza bizia eta ludikoa erakusten dute beren distira osoan. Baina landaretza oparoaren atzean segaturiko izpiritu gaiztoen begiek zaindu egiten dituzte, eta haiek akabatzen eta bidaia hori amesgaizto bihurtzen saiatuko dira.