Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
14/03/2024

Goyo Jiménez umoristak 'Misery Class' Baluarten aurkeztuko du maiatzaren 10ean

Ikuskizuna 20:30ean izango da eta gaurkotasunaren errepasoa egingo du umorez. Sarrerak salgai daude jada

  • Goyo Jiménez
  • espectáculo humor
  • humor Baluarte


Goyo Jiménez umoristak Misery Class ikuskizun berria Baluarten aurkeztuko du heldu den maiatzaren 10ean, arratsaldeko 20:30ean. Show honetan, stand up comedy komikoak gaurkotasuneko hainbat gai ikuskatuko ditu; pertsona gisa duen ikuspegi paregabetik, bere pertsonaia eszeniko ezagunetik haratago, gizartea gehien kezkatzen duten dilema eta etorkizunaren ikuspegi baikorra eskainiko dizkio publikoari.

Sarrerak 24 eta 28 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean merkataritza-guneko salmenta-puntuan.

Baluarten aurreko bisitaldietan arrakasta handia izan ondoren bueltan izango da Goyo Jiménez: En verdad os digo (2014ko martxoan), Evoluzión (2014ko abenduan), Aiguantulivinamérica 2 (2019ko otsailan) eta Confusio (2020ko otsailan).