Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
13/10/2026

Baluartek 'Go!azen' telesailaren 13. denboraldiaren aurrestreinaldia hartuko du larunbat honetan

Hitzordua 17:30ean izango da, Areto Nagusian, telesaileko aktore batzuen partaidetzarekin. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke

  • Goazen
  • preestreno Baluarte


Baluarteko Ganbera Aretoak Go!azen 13 Euskal Telebistaren telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia hartuko du larunbat honetan, hilak 17an, arratsaldeko 17:30ean. Hitzorduan, gazteen artean arrakasta handia duen telesaila denboraldi berriaren lehen kapitulua ikusteko aukera izateaz gain, telesaileko aktore protagonistak aretoan bertan egonen dira. Denboraldi berrian denetik izango da: abenturak, maitasuna, adiskidetasuna, ezin ikusiak, umorea…

Sarrerak 7,5 eurotan Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 8,45 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Horrez gain, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera ere badago.

Wellington Music Academy esanguratsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza moduan. Hori bai, akordioa lortzeko, Maitanek gezur txiki batzuk esan ditu aukeraketa prozesuan, batez ere instalakuntzei buruz dagokionean, eta horrek arazoak ekarriko dizkie bai Maitaneri eta baita Garaziri ere. Akordio berri honen ondorioz, Basakabi ez da jada udaleku bat izango, udako musika eskola baizik. Eta bertan ikasi ahal izateko, ikasleek azterketa zorrotz bat gainditu beharko dute. Gainera, musika irakasle berria iritsiko da Basakabira: Imanol (Iñigo Gastesi). Guretzat jada ezagunak diren pertsonaia batzuk azterketa gainditzea lortu dute, eta baten batek akaso, erosi egin du. Horrela, Bosko, Roke, Karla, Maren edo Izar bezalako pertsonaiek udara berri bat pasako dute Basakabin, oraingoan, musika ikasten. Gainera, azterketa gainditu ondoren, Ilargi, Kaia eta Luka pertsonaiak ere ezagutu ahal izango ditugu.