Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
20/10/2026

'Go!azen 13 Kontzertuak' urtarrilaren 10ean helduko da Baluartera

Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke jada

  • Go!azen kontzertua
  • espectáculo Baluarte


Euskal Telebistako Go!azen telesail arrakastatsua Baluarten bueltan izango dugu heldu den urtarrilaren 10ean, arratsaldeko 16:15ean, Go!azen 13 Kontzertuak emanaldiarekin. Telesaileko aktoreak Areto Nagusiko agertokira igoko dira, abesteko, dantzatzeko eta telesailaren alderdi dibertigarriak kontatzeko.

Sarrerak 22 eta 24 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntuan salgai daude jada. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 22,95 eta 24,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

Wellington Music School ospetsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza gisa. Horren ondorioz, sarrera azterketa gainditu duten neska-mutilak Basakabin bilduko dira aurten. Ez dakitena da Maitanek “gezurtxo batzuk” esan dituela Basakabiko instalazioen inguruan, eta hori dela eta, arazoak pilatuko dira eta Garazi eta berarentzat.