Sarrerak 21,95 eta 23,95 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke jada
Euskal Telebistako Go!azen sail arrakastatsuak, Go!azen 12 Kontzertuak izeneko musika-ikuskizuna bilakatuta Baluarten bigarren emanaldi bat eskainiko du datorren urtarrilaren 11n, arratsaldeko 18:30ean. Telesaileko aktoreak Areto Nagusiko agertokira igoko dira, abesteko, dantzatzeko eta telesailaren alderdi dibertigarriak kontatzeko. Sarrerak 21,95 eta 23,95 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan eskura daitezke. Go!azen 12 Kontzertuak ikuskizuna Baluarten egun berean arratsaldeko 16:15ean ere ikusteko aukera dago.
Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du. Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin. Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte, eta dena zailago egiteko, Kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari!