Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
05/12/2023

Galder Varasek hirugarren emanaldi bat iragarri du Baluarten

Umorista eta sare sozialetako edukien sortzaileak bere inprobisazio ikuskizunaren saio berri bat eskainiko du 2024ko apirilaren 7an, arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak salgai daude jada

  • espectáculo humor
  • humor Baluarte
  • Galder Varas


Galder Varasek, zuzeneko inprobisazioan eta sare sozialetan komedia-edukia sortzeko erreferenteetako batek, Esto no es un show bere umore-ikuskizunaren saio berri bat eskainiko du Baluarten apirilaren 7an, arratsaldeko 18:00etan, Areto Nagusian. Ikuskizunaren emanaldi hau bezperan, hilak 6an, programatutako bi emanaldietarako sarrerak agortu direla eta jartzen da salgai. Txartelak 20 eta 22 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke jada: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntuan.

Galder Varas umorista eta gidoilaria da, eta, jaiotzez bilbotarra izan arren, Alacantekoa da. Comedy Central, La Resistencia eta Neox-entzat idazten lan egin du. Stand-up arloan, 2017tik ari da agertokietara igotzen, eta 2018tik bere komedia-zigilua kudeatzen du, La Bromerie izenekoa. 2017ko Sundance TV Shorts jaialdian Ikusleen Saria jaso zuen, Billy Boy film laburraren gidoilari eta zuzendari gisa. Gainera, zinemarako, jaialdietarako eta telebistarako proiektuetan parte hartzen du, zuzendari eta gidoilari gisa.