Aullidos Tour. Antzokiak eta Auditorioak biraren baitan eskainiko duen kontzertu bikoitzerako sarrerak ekainaren 30ean jarriko dira salgai, eguerdiko 12:00etan
Nafarroa Arenan sold out bikoitza egin eta urtebetera, eta bere ibilbideko bira jendetsuenetako bat osatu ostean, Fito & Fitipaldis taldeak Aullidos Tour. Teatros y Auditorios biraren baitan kontzertu bikoitza eskainiko du Baluarten heldu den 2026ko abenduaren 18an eta 19an (20:30ean). Fito Cabrales buru duen taldearen bira hau formatu hurbilagoan iritsiko da, eta publikoak El monte de los aullidos azken diskoko abesti batzuez eta bere errepertorioko klasikoez gozatu ahal izango du. Areto Nagusiko agertokiaren gainean, Fitorekin batera Carlos Raya, Javier Alzola, "Boli" Climent, "Coki" Giménez, Jorge Arribas eta Diego Galaz arituko dira.
Sarrerak 78 eta 95 euro artean ekainaren 30etik aurrera (12:00etan) eskuratu ahal izango dira, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, sarreraren prezioari % 10 gehituz kudeaketa gastuengatik. Gainera, Sarrera Eskuragarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.