Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
20/05/2024

Baluartek Enpresa Abesbatzen II. Lehiaketako finala hartuko du larunbat honetan

Iruñeko Orfeoiak eta Merkataritza Ganberak antolatutako hitzorduan 7 koruk parte hartuko dute. Sarrerak 10 eurotan eskura daitezke

  • coros empresa Navarra
  • concierto Baluarte


Baluarteko Ganbera Aretoak Enpresa Abesbatzen II. Lehiaketaren finala hartuko du larunbatean, maiatzaren 25ean, arratsaldeko 19:30ean hasita. Iruñeko Orfeoiak eta Nafarroako Merkataritza Ganberak antolatzen duten lehiaketaren bigarren edizio honen finalak zazpi enpresa-koru aurrez aurre jarriko ditu. Guztira 120 koralista izango dira, eta horietako asko berriak dira koruen munduan. Abesbatza guztientzako nahitaezko obra bat eta aukera libreko lan bat izango dira lehiaketaren eszenaratzea. Lehiaketan, BSH Electrodomésticos, Nordex, Iruñeko Colegio Vedruna Ikastetxea, CPEN (Nafarroako enpresa publikoak), San Juan de Dios, Cinfa eta NUP (Nafarroako Unibertsitate Publikoa enpresak agertoki gainean arituko dira. Sarrerak 10 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.