Areto Nagusian 20:00etan izango den kontzertuan, FSOk omenaldia egingo die animaziozko zinemako soinu-banda handiei. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke
Film Symphony Orchestra (FSO) heldu den martxoaren 27an itzuliko da Baluartera, Toon Story animaziozko zinemaren bihotzera egingo duen bira berriarekin. Constantino Martínez-Orts zuzendari eta musika dibulgatzailearen batutapean, FSOk hainbat belaunaldi markatu dituzten soinu-bandak omenduko ditu: Aladdin, Pocahontas edo La Bella y la Bestiaren magiatik hasi, eta El Rey León, Toy Story, Shrek eta Monstruos S.A.ren emoziotik igaro, eta Cómo entrenar a tu dragón, Kung Fu Panda edo La princesa Mononoke lanaren epikaraino. Guztira 70 artista izango dira taula gainean, eta eszenaratze ikusgarria izango du.
Sarrerak 46 eta 59 euro artean Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean jada salgai daude. Gainera, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 46,95€ eta 59,95 euro artean (kudeaketa-gastuak barne).