Kontzertuak animaziozko zinemako musikarik onena ekarriko du Areto Nagusira. Sarrerak, 46 eta 59 euro artean eskura daitezke
Film Symphony Orchestra (FSO) 2026ko martxoaren 27an itzuliko da Baluartera, Toon Story animaziozko zinemaren bihotzera egingo duen bira berriarekin. Constantino Martínez-Orts zuzendari eta musika dibulgatzailearen batutapean, FSOk hainbat belaunaldi markatu dituzten soinu-bandak omenduko ditu: Aladdin, Pocahontas edo La Bella y la Bestiaren magiatik hasi, eta El Rey León, Toy Story, Shrek eta Monstruos S.A.ren emoziotik igaro, eta Cómo entrenar a tu dragón, Kung Fu Panda edo La princesa Mononoke lanaren epikaraino. Guztira 70 artista izango dira taula gainean, eta eszenaratze ikusgarria izango du.
Sarrerak 46, 54 eta 59 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-puntuan eros daitezke.