Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
29/06/2026

Film Symphony Orchestra apirilaren 18an itzuliko da Baluartera 'Odisea' biraren baitan

Kontzertuak zinemako musikarik onena ekarriko du Nafarroako Auditorioko Areto Nagusira, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 46 eta 59 euro artean eskura daitezke

  • FSO Pamplona
  • música de cine
  • concierto Baluarte


Film Symphony Orchestrak (FSO) heldu den apirilaren 18an Odisea Biraren baitan Iruñeko auditorioko Areto Nagusira itzuliko dela iragarri du. Bidaia ahaztezina izango da zinemaren historia markatu duten soinu-bandetan zehar: Avatarren ikusmen eta emozio neurrigabetik, Interstellarren unibertsoaren mugetatik, Gladiatorren epikatik eta Eraztunen Jaunaren magiatik mundu ahaztezinetaraino eramango du publikoa, hala nola 2001: Una odisea en el espacio, Stargate, Dragonheart, Memorias de África eta zinemaren historiako beste maisulan asko.

Kontzerturako sarrerak 46, 54 eta 59 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 46,95 / 54,95 eta 65,59 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.