Lindy Hop dantzaren eta jazz musikaren topaketa nazioarteko irakasleak eta Europa osoko 600 parte-hartzaile baino gehiago izango ditu
Baluartek Spring Lindy Weekend Nazioarteko Jaialdia hartuko du zazpigarren urtez, apirilaren 9tik 12ra egingo den Lindy Hop eta jazz musika tradizionalarekin. Lau egunez, Europa osoko 15 herrialdetatik etorritako 600 lagunek baino gehiagok parte hartuko dute eta nazioarteko hainbat irakasleen eskolak jaso ahal izango dituzte, besteak beste, LaTasha Barnes, Tyedric Hill, Frida Segerdahl, Skye Humpries, Dee Daniels-Locke, Felipe Braga, Gurutz Larrea, Aiala Larreina, Kelly Isaac eta Maka-ren eskutik.
Gainera, lau gau-festa ezberdinez gozatzeko parada izanen dute, zuzeneko musikarekin Reverent Juke belgikar taldearen eskutik. Halaber, hitzaldiak, Swing picnic-a edo Second Line Parade izango dira; azkeneko hau Iruña Brass Band taldearekin. Spring Lindy Weekend Estatu mailan Swing Dance eszenako ezinbesteko ekitaldietako bat bilakatu da jada.