Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
21/08/2026

Nafarroako NAK Musika Garaikidearen XII. Jaialdiak bi kontzertu ekarriko ditu Baluartera irailean

Irailaren 5ean, Belenish Moreno-Gilen inguruko kontzertu monografikoa eskainiko du Anton & Maite Piano Duok, eta hilak 12an, CMC Garaikideak-ek bere ikerketa eta sorkuntza proiektu berria estreinatuko du Sergio Sánchez artistarekin elkarlanean. Sarrerak salgai daude jada

  • NAK 2026
  • concierto Baluarte
  • música contemporánea


Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiak (NAK) hamabigarren edizioa ospatuko du aurten Iruñean irailaren 1etik 12ra NAK Utopia izenburupean, «orain arteko programaziorik politikoena, aktibistena eta konprometituena» izango duen egitarauarekin. Baluarte jaialdiaren egoitzetako bat izango da beste behin ere, eta, oraingoan, egitarauko bi kontzertu hartuko ditu.

Zehazki, irailaren 5ean, larunbatarekin, egingo da NAK jaialdiaren lehen hitzordua Iruñeko auditorioan: Belenish Moreno-Gil —edizio honetako konpositore egoiliarra— protagonista izango duen kontzertu monografikoa. Emanaldi honetan, eguneroko eta performatiboaren ikuspegitik utopia bizitzeko hainbat modu proposatuko ditu. Moreno-Gilek Ensayo para una mesa futura lana estreinatuko du; berak interpretatuko du, elektronikari dagokionez, eta Anton & Maite Piano Duo piano-duearekin batera.

NAK 2026 jaialdiaren amaiera Baluarten izango da irailaren 12an, larunbatarekin (20:00etan), El sonido que cuestiona al mundo proiektuaren aurkezpenarekin, CMC Garaikideak Musika Garaikidearen Zentroaren eta edizio honetako artista egoiliar ere baden Sergio Sánchez-en eskutik. Proiektuak ensemble-rako erabateko estreinaldiko lau obra biltzen ditu, bai eta hainbat artista esperimentalek sortutako 83 soinu-pista ere, Palestinako herriaren aurkako etengabeko genozidioari premiazko erantzun gisa.

Harresiaren Aretoan arratsaldeko 20:00etan izango diren emanadietarako sarrera bakoitzak 15 euro balio dute, eta dagoeneko salgai daude Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan. Halaber, online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 15,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.