MUAK Navarra jaialdiaren bigarren egunean, Team Fantasy taldea 12:30ean igoko da agertokira, eta Henar Alvarezek bere bakarkako antzerki ikuskizuna aurkeztuko du 19:00etan sarrera guztiak salduta
Igande honetan, hilak 5ean, MUAK Navarra umore-jaialdiak Baluarteko oihala bi bider igoko du. Eguerdiko 12:30ean, Urteroko Komedia Erakustaldiaren programazioak El Show de la Fantasy House ekarriko du Areto Nagusira, Team Fantasy (AlesGF, Animalize21, El Cuchillas eta Pablete Pablitor) gazteen artean milioika jarraitzaile dituen youtuber taldearen eskutik. Bere pertsonaiarik ezagunenak zuzenean ikusteko eta talde jokoekin elkarrekintzan aritzeko aukera izango da, adin guztietarako pentsatutako giroan. Azken sarrerak salgai daude.
Gainera, egun horretan bertan arratsaldeko 19:00etan, Henar Alvarezek bere bakarkako lehen antzezlana aurkeztuko du, La Chochoctora, umorea, musika eta feminismotik begirada kritikoa uztartuz. Chochoctora stand up ikuskizuna baino askoz gehiago da. Bertan, bere pertsonaiarik ikonikoenaren bata janzteaz gain, Henar Álvarezek bere ahots kritikoa altxatzen du emakumeen sexualitatea zapaltzen duen sistemaren aurka. Umorez beteriko proposamena performancearen, argitaratu gabeko hitzak dituzten abestien bertsio berezien eta publikoaren zuzeneko parte-hartzearen bidez. Sarrerak agortu dira.