Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak antolatuta, erakusketa zabalik egongo da urtarrilak 6a arte, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara
Ondoz-ondoko hamabosgarren urtez, Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak Eguberriko Jaiotzen ohiko erakusketa Baluarten antolatu du aurten ere, heldu den urtarrilaren 6a arte bisita daitekeena. Jaiotzak Baluarten erakusketan jaiotza irekiak (lau aldeetatik ikustekoak) eta itxiak (aurrez aurre soilik ikustekoak) daude; hala nola baita eraikuntza eta paisaia ugari ere, jaiotzakgauez eta egunez Jesusen Jaiotzarekin, Artzainentzako Deikundearekin edo Errege Magoen etorrerarekin. Gainera, bisita gidatuak, erakustaldiak eta haurrentzako tailerrak antolatuko dira.
Erakusketa 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara zabalik egongo da (abenduaren 24an eta 31 ez ezik, egun horietan 19.00etan itxiko da). 14 urtetik gorakoek 3€ ordaindu beharko dituzte sarrera bakoitzeko; 7-14 urte bitartekoek, euro 1; eta 7 urtetik beherakoek, doan.