Sarrera gutxi geratzen dira eskuragarri Lucas Maciasek zuzenduko duen eta Donostiako Orfeoiaren laguntza izango duen kontzerturako
Euskadiko Orkestrak Baluarten 2026/2027 abonu denboraldiari hasiera emango dio datorren urriaren 3an, arratsaldeko 19:30ean, Lucas Macias orkestra zuzendariarekin atrilean. Kontzertuaren ardatza G. Mahlerren "Berpizkundea" Bigarren Sinfonia monumentala izango da, larritasun existentzialetik berpizkundearen itxaropenera soinu-bidaia proposatzen duena, hileta-erritu batekin abiatzen diren eta ia liturgikoa den eragin handiko amaiera koralean amaitzen diren bost mugimendutan zehar.
Maciasek gidatuko du Euskadiko Orkestra ibilbide metafisiko honetan, Jone Martinez soprano bizkaitar gaztearekin batera —egungo estatuko antzinako musikaren ahots estimatuenetako bat— eta Zuricheko Operan nahiz Hanburgoko Staatsoperen maiz aritzen den Nadezhda Karyazina mezzosoprano errusiar suitzarrarekin batera. Eta, jakina, Donostiako Orfeoiarekin batera. Mahlerren partitura honetan aditu handia den abesbatzak Simon Rattle eta Lucas Maciasen mentore izandako Claudio Abbado bezalako zuzendari mitikoekin interpretatu du obra hau.
Sarrerak 10 eurotik aurrera eros daitezke www.euskadikoorkestra.eus webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan.