Euskadiko Orkestraren denboraldiko 7. Kontzertuak Liadov eta Bartoken obrak ere ekarriko ditu, Juraj Valcuha maisuaren batutapean
Euskadiko Orkestrak 2025/26 Denboraldi Sinfonikoaren 7. programa aurkeztuko du, Rachmaninoff / Bartok, heldu den apirilaren 14an (19:30ean) Baluarteko Areto Nagusian. Emanaldian Nikolai Luganski piano-jotzaile errusiarrak hartuko du parte, Serge Rachmaninoff herrikidearen partitura zail bat interpretatuz: Pianorako 3. Kontzertua. Historiako piano-jotzaile onenetakotzat jotzen den Rachmaninoffek 1909an idatzi zuen obra hau, interprete gisa zuen birtuosismoa erakusteko asmoz. Aurretik, Euskadiko Orkestrak Anatoli Liadoven El lago encantado poema sinfonikoa eskainiko du, Juraj Valcuha Houstongo Sinfonikaren zuzendari titularraren batutapean. Eta bigarren zatian, publikoak Bela Bartoken Orkestrarako Kontzertuaz gozatu ahal izango du, orkestra baten soinu aukeren esplorazioan XX. mendeko gailurretako bat lortu zuena.
Sarrerak 10 eurotik aurrera salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Baluarteko leihatilan (kontsultatu prezio bereziak).