Moskutarrak Prokofieven Pianorako 3. Kontzertuari egingo dio aurre Michal Nesterowiczek zuzenduko duen eta Txaikovskiren Bosgarren ezagunarekin itxiko den hitzorduan
Euskadiko Orkestrak 2025/26 Denboraldi Sinfonikoko abonuko azken programa, Prokofiev / Tchaikovsky, aurkeztuko du Baluarten ostiral honetan, ekainak 5, arratsaldeko 19:30ean. Michal Nesterowicz poloniar zuzendari bikainaren batutapean –errusiar errepertorioan duen nagusitasunagatik eta, bereziki, Tchaikovskyren musikarekin duen kidetasunagatik goraipatua–, Boris Giltburg moskutar piano-jolea izango da emanaldi honetan, Belgikako Reina Elizabeth Lehiaketan saritua, Sergey Prokofieven Pianorako 3. kontzertua jorratzeko, konpositore-pianista honek idatzi zituen bost kontzertuetatik lirikoena. Destinoaren nozioak zeharkatzen duen lan batek itxiko du Euskadiko Orkestraren Denboraldia: Piotr Ilich Tchaikovskyren 5. Sinfonia. Obrak orkestraren aberastasun handia eta dramatismoa uztartzen ditu, eta errepertorio erromantikoaren sinfoniarik enblematikoenetako batean bihurtu da.
Sarrerak 10 eurotik aurrera salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Baluarteko leihatilan (kontsultatu prezio bereziak).