Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
16/01/2025

Madrilgo Erkidegoko Orkestraren kontzertua izango da gaur arratsaldean Baluarten Alondra de la Parra zuzendariaren gidaritzapean

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 24-25 Denboraldiko bosgarren programa 19:30ean hasiko da eta Guy Braunstein biolinistak hartuko du parte

  • ORCAM
  • OSN
  • Alondra de la Parra
  • concierto Baluarte
  • música sinfónica


Emakumea eta feminitatea historian zehar Madrilgo Erkidegoko Orkestrak (ORCAMek) Baluarteko Areto Nagusian gaur arratsaldeko 19:30ean eskainiko duen kontzertuan izango dira protagonista. Alondra de la Parra zuzendari titular eta artistikoaren batutapean, emanaldia Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 24-25 Denboraldiaren baitan dago.

Emanaldiari hasiera emateko, ORCAMek "1943an Poloniaren okupazio alemaniarrean idatzitako orkestra-miniatura indartsu eta eraginkor" gisa deskribatzen duen Obertura aurkeztuko du. Ondoren, Guy Braunstein biolin jotzaile israeldarrak (Berlingo Filarmonikaren lehen biolina 2000 eta 2013 artean) biolin eta orkestrarako parafrasia aurkeztuko du, Rusalkari buruzko fantasia izenekoa, Antonin Dvořák-en izen bereko operako doinu eta kantuetatik abiatuta sortutako lana. Kontzertuaren bigarren zatian, ORCAMek Nikolai Rimski-Kórsakoven Scheherazade suite sinfonikoa interpretatuko du, Las mil y una noches pertsonaiaren gainean.

Sarrerak 15, 29 eta 35 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 9 eta 11 eurotan eskuratu ahal dituzte (soilik leihatilan).