Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
23/10/2026

OBK Baluarteko agertokira igoko da gaur gauean 'Vértigo Tour' biraren baitan

Taldeak bere arrakasta handiak eta disko berriko kantuak eskainiko ditu, 21:00etan Areto Nagusian. Sarrerak eskuragarri daude

  • OBK Pamplona
  • concierto Baluarte


OBK taldea Nafarroako hiriburura itzuliko da gaur, gaueko 21:00etan, Vértigo Tour biraren baitan Baluarten kontzertu bat eskaintzeko. Bira honekin, Jordi Sanchez etenik gabe buru izan duen taldeak agertokien gainean ospatuko du 35. urteurrena. Emanaldian, pop elektroniko nazionalaren panoramako talderik ezagunenetakotzat jotzen den honek, bere arrakasta-bilduma interpretatuko du, besteak veste, Historias de amor, El cielo no entiende, La princesa de mis sueños, Dicen, Tú sigue así edo Falsa moral bezalako abestiak. Eta disko berriko kantuak ere aurkeztuko ditu, lehena hamabi urtez material berririk gabe egon ondoren, 2026ko udaberrian kaleratuko dena.

Escenario Harmonia AIE-k antolatutako kontzerturako sarrerak 35 eta 40 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 35,95 eta 40,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.