Sueña bailando izenburupean, ekitaldiak ukrainiar dantza moderno eta folklorikoko taldeak bilduko ditu Ganbera Aretoko eszenatokian, 19:00etan
Ukrainako Nazioarteko Dantza Jaialdia Baluarten ospatuko da gaur, arratsaldeko 19:00etan hasita. Sueña bailando izenburupean, ukrainar dantza moderno eta folklorikoko proposamenak taularatuko dira. Aurtengo edizioan, Espainiako hainbat eskualdetako dantza talde ukrainarrek hartuko dute parte: Colorit dantza taldea (Iruñea), Perlyna dantza folklorikoko taldea (Madril) eta Mito del cielo estrellado taldea (Murtzia). Gonbidatu berezi gisa, Grupo Chveneburi (Gasteiz) dantza talde georgiarra egongo da.
Sarrerak 15 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude dagoeneko. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 15,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.