Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
17/09/2026

Gaur arratsaldean MUAK Nafarroa 2026 hasiko da Abián Díazen eskutik

Komiko kanariarrak Urteroko Komedia Jaialdiaren bigarren edizioaren lehen proposamena Ganbera Aretoan aurkeztuko du, arratsaldeko 20:00etan. Azken sarrerak salgai

  • MUAK 2026
  • festival comedia
  • humor Baluarte
  • Abián Díaz


MUAK - Urteroko Komedia Jaialdiaren bigarren edizioa gaur bertan abiatuko da Baluarten, arratsaldeko 20:00etan. Zehazki, Abián Díaz komiko kanariarrak Show Patético ikuskizuna aurkeztuko du Ganbera Aretoan, barrea eragitea eta ikusleak mugara eramatea helburu duen proposamena. Ikuskizunak berak planteatzen duenaren arabera, barre egiteak arnasa hartzea bezalako oinarrizko zerbait ere zaildu dezake, eta ikusle batek baino gehiagok bere eserlekutik aldi baterako alde egiteko beharra senti dezake, arnasa berreskuratzeko. Abiapuntu horretatik, Show Patético ikuskizunak Baluarteko ikusleak Abián Díazen umoreaz gozatzera gonbidatuko ditu, egoera absurdo bezain dibertigarriz beteriko saioan.

Emanaldirako sarrerek 20 € balio dute, eta Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez: 22,5 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.