Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
22/10/2026

Iruñeko Ganbera Abesbatza 80. urteurrena ospatzeko kontzertuarekin iritsiko da gaur arratsaldean Baluartera

Emanaldia 19:30ean izango da Sala Nagusian, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak parte hartuko du. Sarrerak eskuragarri daude

  • CoralPamplona80
  • concierto Baluarte


Iruñeko Ganbera Abesbatzak bere 80. urteurrena ospatuko du gaur, arratsaldeko 19:30ean, Baluarteko Areto Nagusian. Hitzorduak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntza izango du, eta erakundearen lan ildoak, abangoardia eta ganberako errepertorio sinfoniko koral handia batzen dituen programa bat proposatuko du: Teresa Catalanen Al Noroeste lanaren erabateko estreinaldia, musika sari nazionala; Fernando Remacharen Siete Canciones Vascas, David Gálvez Pintadoren eta Koldo Pastorren orkestra moldaketan; eta W.A. Mozarten Réquiema, gure garaiko beste konpositore handi baten ekarpenarekin, Tomás Marco.

Sarrerak 15 € balio du eta Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 15,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.