Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
30/07/2026

'Los Cazafantasmas' filmak amaiera emango dio gaur gauean Zinema Beach 2026 zikloari Baluarteko 'hondartzan'

Udako zinema programaren laugarren proposamena 22:00etan proiektatuko da, baina jatetxe- eta jolas-gunerako ateak 20:00etan irekiko dira

  • Zinema Beach
  • cine verano Baluarte


Zinema Beach 2026 zikloak Baluarteko hondartza-denboraldia gaur gauean itxiko du, LOS CAZAFANTASMAS (Ghostbusters, 1984) filmaren proiekzioarekin. Hitzordua hondartza bihurtutako Erakusketa Aretoan izango da, eta bertan hamakak, jatetxe-zerbitzua eta aisialdirako gunea daude. Komedia, zientzia fikzioa eta fantasia nahasten dituen film honek Bill Murray du protagonista eta Ivan Reitmanek zuzentzen du, eta laurogeiko hamarkadako fenomeno zinematografiko handienetako bat bihurtu zen.

Gidoia Dan Aykroyd aktorearen ideia batetik abiatuta garatu zen, paranormalaren oso zalea zen eta mamu-ehiztariei buruzko komedia baten protagonista izan nahi zuen. Zuzendariak berak eta Harold Ramisek gidoiarekin lagundu zioten, eta filmaren ekoizpenari ekin zioten amaiera erabaki gabe. Ghostbusters filmak Oscar sarietarako bi izendapen jaso zituen (Jatorrizko abesti onena eta Efektu bisual onenak), eta hiru izendapen Urrezko Globoetarako, Komedia onena eta Bill Murrayrentzat Komediako gizonezko aktore onena barne.

Proiekzioa Nafarroako Auditoriumeko Erakusketa Aretoan gaueko 22:00etan izango da, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin, baina publikoa arratsaldeko zortzietatik aurrera sartu ahalko da. Sarrerak 6€ balio du eta saio bererako lau tiketeko pack berezia ere badago, 20€-koa; Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan salgai daude. Sarrerak eta abonamenduak online ere eros daitezke (kudeaketa-gastuak barne +0,95€), www.baluarte.com webgunearen bidez. Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

Eta gainerako saioetan bezala, Zinema Beachera hondartza moduan joateak saria izango du. Hainbat promozio berezi egongo dira: hondartzako aulkiarekin udako zineaz gozatzera doazenek Frigoko izozki bat eramango dute opari gisa; hondartzako janzkerarekin etortzen den publikoak (txankletak, bainujantzia, eskuoihala, pareoa, pamela eta flotagailua bezalako bi elementu gutxienez) edaria lortuko du (garagardoa, ardoa edo freskagarria); eta saio bakoitzeko filmaren gaiarekin bat etorriz mozorrotzen direnek krispetak jasoko dituzte eta bi lagunentzako esperientzia esklusibo baten zozketan parte hartuko dute.

LABURPENA

Parapsikologian adituak diren Venkman, Stantz eta Spengler doktoreei ez diete eskatutako ikerketa-bekarik ematen. Lanik gabe zeudenez, New York ektoplasmaz garbitzeko "Los Cazafantasmas" enpresa sortzea erabaki zuten. Hirian agerpen espektralak bat-batean ugaritzea deabru arriskutsu eta boteretsu baten etorreraren iragarpena izango da.