Abeslaria Iruñeko auditoriumera itzuliko da Aprendiz estreinako albuma argitaratu zuenetik 25 urte bete direla ospatzeko
Malú abeslariak, egun Espainiako artista pop finkatuenetarikoa, Baluarteko Areto Nagusian A todo sí kontzertua eskainiko du heldu den 2024ko apirilaren 21ean (arratsaldeko 20:00etan), Aprendiz estreinako albuma argitaratuz hasi zuen 25 urteko ibilbideko biraren baitan. Eszenatokietara eta Iruñeko auditoriumera bueltan, artista madrildarrak bere arrakasta handien katalogoan barrena bidaia bat eskainiko dio publikoari, izaera intimista alde batera uzten duen eszenaratze batekin –oholtza gainean 9 musikarirekin batera egongo da–.
Promociones Musicales Get In-ek sustatutako kontzerturako sarrerak 55 eta 80 euro artean www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke jada.
Aprendiz 60 astez egon zen arrakasta-zerrendetan eta 300.000 kopia baino gehiago saldu nituen platinozko disko hirukoitza emanez. Aprendizen ondoren, estudioko 12 album gehiago iritsiko ziren. Bi hamarkada eta erdi hauetan, platinozko 16 disko eta urrezko 6 disko lortu ditu soilik albumetan. Gainera, Maluk 15 Dial Sari, bost 40 Principales Sari, World Music Awards sarietarako 6 izendapen edo lau Cadena 100 Sari jaso ditu, eta bira berean Madrilgo WiZink Center enblematikoa 4 aldiz agortzea lortu duen lehen emakumezko artista izan zen.