Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
09/11/2026

Elsa Punset, azaroaren 17an Baluarten egingo den Re-evolución topaketa berriaren protagonista

Idazle eta dibulgatzaileak eta Estrella Rubio nutrizionista klinikoak elikadurari, osasun mentalari eta ongizate emozionalari buruzko topaketa batean parte hartuko dute Baluarten. Edukiera beteta

  • Elsa Punset
  • bienestar emocional
  • evento Baluarte


Baluarteko Ganbera Aretoak Re-evolución ekimenaren topaketa berri bat hartuko du heldu den azaroaren 17an, arratsaldeko 18:30etik 20:30era. Re-evolución, Ongizate Emozionala eraldatzeko topaketak ekimena Nafarroako Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialak (CODINNA) eta Laboral Kutxak antolatzen dute, Iruñeko Udalaren babesarekin.

Baluartek hartuko duen bigarren hitzordu honetan, Elsa Punset idazle eta dibulgatzailea izango da gonbidatu nagusia, eta elikaduraren, osasun mentalaren eta osasun emozionalaren arteko harremanaz hitz egingo du. Aurretik, elikadura-jokabidearen nahasmenduetan eta digestio-patologietan espezializatutako nutrizionista klinikoa den Estrella Rubiorekin solasaldia egingo da, psiko-nutrizioaren ikuspegiarekin. Aretoa beteta.

Re-evolución ekimenak Ongizate Emozionalaren ikuspegi integrala proposatzen du, osasun mental eta emozionalarekin, ariketa fisikoarekin eta elikadurarekin, baita espiritualtasunarekin eta elkartasunarekin ere lotutako alderdiak jorratuz. Zikloak hainbat arlotako profesionalak biltzen ditu, osasunaren eta hazkunde pertsonalaren zaintza integralari laguntzeko tresnak eta esperientziak eskaintzeko helburuarekin.