Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
19/05/2025

Théatre Classique konpainiak 'Zisneen aintzira' balleta taularatuko du 2026ko urtarrilaren 18an Baluarten

Emanaldia Areto Nagusian 18:00etan izango da eta sarrerak 32 eta 40 euro artean eros daitezke

  • El lago de los cisnes
  • danza clásica
  • ballet Baluarte


Zisneen aintzira, dantza klasikoaren errepertorioko lanik ikusgarrienetako bat, urtarrilaren 18an (18:00etan) helduko da Baluarteko Areto Nagusira Théatre Classique konpainiaren eskutik. Ballet klasikoaren maisulanetako bat den honek lortutako ospea Tchaikovskyren musika inspiratuari zor zaio, baina baita Marius Petiparen koreografia asmatzaile eta adierazkorrari ere, zeinak, giza gorputza zisne baten mugimenduekin lotuz, bere jenialtasuna, potentzial koreografikoa eta sormen artistikoa erakusten baititu. Dantza klasikoko proposamen hau poesia erromantiko hutsa da eta bertan ongia gaizkiaren gainetik gailentzen da.

Sarrerak 32 eta 40 euro bitartean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.