Sarrerak gure ohiko kanaletan salgai egongo dira gaur 12:00etatik aurrera
El Kanka malagako kantautoreak berriro igoko da Baluarteko eszenatokira 2026ko urriaren 30ean, bere estatu mailako biraren barruan Iruñean egingo duen geldialdi berri batean. Datorren urterako prestatzen ari den La Calma izeneko biraren baitan izango da kontzertua.
Sarrerak gaur, abenduaren 23an, goizeko 12:00etan jarriko dira salgai, 25 eta 40 euro arteko prezioekin, ohiko salmenta-kanaletan: www.baluarte.com
webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDO-ko La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan .
Letra hurbilengatik eta sailkatzen zaila den estilo pertsonalagatik ezaguna, El Kankak nortasun musikal propioa sendotzea lortu du, kantautorearen musika eta popa umore ukituekin uztartuz. Formula horri esker, gaur egungo musika panoramako izen ezagunenetako bat bihurtu da. Argitaratutako sei disko eta publikoarekin sortzen duen hurbiltasunak eta konplizitateak markatutako zuzenekoarekin, musikari andaluziarrak Iruñean eskainiko duen kontzertuan errepertorio askotarikoa, espontaneotasunez eta karismaz betea, espero da.