Zinema Beach programaren laugarren proiekzio hau 21:15ean Erakusketa Aretoan izango da, baina arratsaldeko zortzietatik aurrera egongo da zabalik
Zinema Beach 2025en laugarren proposamena uztailaren 29an (21:15ean) izango da Baluarten: EL GOLPE (1973, The Sting), Paul Newman eta Robert Redford protagonista dituen bikotea. Korapilo eta iruzurren komedia hau Depresio Handian girotuta dago eta bi iruzurgilek lagun baten heriotza mendekatzeko kolpe landu bat nola prestatzen duten kontatzen du. Soinu-banda ahaztezin batekin, El golpe filmak 7 Oscar sari lortu zituen, tartean Film Onena, Zuzendaritza Onena eta Jatorrizko Gidoia, eta iruzur-zinemaren klasiko bihurtu zen.
Sarrerak 6€ balio du eta www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-puntuan eros daitezke. Hondartzaren irekiera 20:00etan izango da eta bertan publikoak afaltzeko edo aldez aurretik txosnagunean zerbait hartzeko aukera izango du, baita chill-out gunean giro-musikaz gozatzeko. Gainera, azken edizioetan bezala, aisialdirako gune bat egongo da, eta bertan vóley pista bat egongo da, besteak beste.
Gainera, Zinema Beachera "hondartza moduan" joateak saria izango du. Horretarako, hainbat promozio berezi errepikatuko dira: hondartzako aulkiarekin udako zinemaz gozatzera joaten direnek izozki bat eramango dute opari gisa; familiarekin edo koadrilan datozenek, eta, gainera, hondartzako janzkera ekartzen dutenek, kontsumizio bat lortuko dute (garagardoa, ardoa edo freskagarria); flotagailuarekin, igerilekuko txanoarekin eta hawaiiar alkandorarekin joaten direnek garagardo bat eta krispetak lortuko dituzte; eta hondartzaz gozatzera etortzen direnek, saio bakoitzeko filmaren gaiarekin bat datorren mozorroa jantzita, krispetak lortuko dituzte eta bi lagunentzako esperientzia esklusibo baten zozketan parte hartuko dute.
Zikloaren hamabigarren edizioa uztailaren 31n amaituko da GREASE filmaren proiekzioarekin (karaoke bertsioan).