Lola Rodriguezen Antzerki Konpainiaren bigarren proposamen honek ezinezko maitasun istorio bat ekarriko du Ganbera Aretora. Emanaldian zuzeneko flamenko musika egongo da
Heldu den martxoaren 30ean (19:00etan) Baluarteko Ganbera Aretoan El cántaro de Carmen estreinatuko da, Lola Rodríguez egile eta zuzendariaren bigarren lana, antzerkira egokitua. Lola Rodríguez Antzerki Konpainiaren eskutik iritsiko den proposamen honek Rosa Beunzak Carmenen paperean egindako interpretazioa eta Lorena eta Bruno Jimenezen zuzeneko musika flamenkoa (letra argitaragabeekin) uztartzen ditu. Emanaldian Lola Rodriguezek berak parte hartuko du, Carmenen amaren rola interpretatuz.
60ko hamarkadako Extremadura sakonean girotutako istorio honek Carmen (34 urteko emakume ezkondua) eta Curro (18 urteko bere bizilagunaren semea) pertsonaien arteko ezinezko maitasuna ekarriko du Baluarteko Ganbera Aretora. Biak maitemindu egiten dira konturatu gabe Carmenek iturrira ur bila egiten dituen ibilbideetan. Uraren bila daraman pegarrak garrantzi handia du obraren amaieran.
Sarrerak 15 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.
Lola Rodríguez Extremadurako psikologoak eta adopzioko psikologo nafarrak idatzi, zuzendu eta ekoitzitako lan berri hau Iruñeko auditorioan estreinatuko da, El sexto sentido bere aurreko obran Foru Komunitateko eta probintzia mugakideetako antzokietan 30 emanaldi baino gehiago eskaini ondoren.