Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
05/08/2025

'Doscapacitados' umore eta aniztasun ikuskizuna urtarrilaren 4an iritsiko da Baluartera,' Josete 'eta Edu Lukyren eskutik

Dagoeneko salgai daude osasun mentalaz, balioez, gainditzeaz eta inklusioaz hitz egiten den emanaldi honetarako sarrerak

  • humor Baluarte
  • inclusión


Baluarteko Ganbera Aretoak Doscapacitados umore ikuskizun "desberdin, ausart eta bakarra" hartuko du datorren 2026ko urtarrilaren 4an (18:00etan), emanaldi "hunkigarria, barregarria eta, batez ere, pentsarazten dueña". José de Luna 'Josete' (Campeones) eta Edu Lukyren bizipen eta lorpen apartetatik abiatuta, Doscapacitados ikuskizunak osasun mentalaz, balioez, gainditzeaz eta inklusioaz hitz egiten du. Barreak, txaloak, isiluneak eta hausnarketa; dena sartzen da proposamen emozional honetan, azkenean zerbait oso argi uzten duena: aniztasuna ere talentua da.

Sarrerak 20 eurotan www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.