Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
22/09/2026

Deacon Blue taldeak Baluarten joko du 2027ko irailaren 17an, 'Raintown' diskoaren 40. urteurrena dela eta

Eskoziako taldeak osorik interpretatuko du bere lehen diskoa Espainiako birako emanaldi gutxietako batean. Sarrerak ostiral honetan, irailaren 25ean, goizeko 11:00etan jarriko dira salgai

  • Deacon Blue Pamplona
  • concierto Baluarte


Deacon Blue Baluarten izango da 2027ko irailaren 17an, Raintown bere lehen diskoaren 40. urteurrena ospatzeko. 1987an argitaratu zuten lana, eta taldearen ibilbideko lan nabarmenetako bat da. Kontzertua Areto Nagusian izango da, arratsaldeko 20:00etan, eta Espainian bira honen barruan taldea zuzenean ikusteko aukera gutxietako bat izango da. Raintown diskoak Deacon Blueren abesti ezagunenetako batzuk biltzen ditu, besteak beste, Dignity, When Will You (Make My Telephone Ring), Chocolate Girl eta Loaded. Taldeak diskoa osorik interpretatuko du Baluarten, bere ibilbideko beste arrakasta handiekin batera.

Sarrerak 40, 45 eta 50 eurotan irailaren 25ean goizeko 11:00etatik aurrera jarriko dira salgai Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan. Halaber, online ere eskuratu ahalko dira, www.baluarte.com webgunearen bidez, 40,95€ / 45,95€ eta 50,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

Glasgown 1985ean sortua, Deacon Bluek Erresuma Batuko zerrendetako lehen postura iritsi zen bere bigarren diskoarekin, When The World Knows Your Name (1989), eta ordutik ibilbide oparoa egin du, disko berriak argitaratuz eta zuzeneko emanaldiak eskainiz. 2025ean argitaratutako azken lanak, The Great Western Road diskoak, Erresuma Batuko zerrendetako hirugarren postura iritsi zen.