Bere emanaldian, Malagako komikariak bizitzaz eta penaz hausnartzen du. Sarrerak salgai daude jada
Malagako Dani Rovira aktore eta komikoak 2025eko otsailaren 23an debuta egingo du Baluarten (18:00etan), Vale la Pena emanaldia Areto Nagusian aurkeztuz. "Stand up comedy" umore ikuskizun unipertsonala, barre egiteko momentuak eta bestelako une ez errazak dituena; bertan, komikoa bera serio jarriko den depresioaz, antsietateaz, tristuraz, penaz eta doluaz hitz egiteko. Gai horiei helduko die, estigmatizatu beharrean, duintzeko eta gure bizitzan duten garrantzia emateko. Ildo horretan, Ocho apellidos vascos filmarengatik aktore berri onenaren 2015eko Goya sariaren irabazleak berak ondorioztatzen du bizitzak merezi duela,
baina bizitzan ere penak merezi duela.
Sarrerak 26 eta 29 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.