Umorezko ikuskizun honetarako sarrerak ohiko salmenta-kanalen bidez daude dagoeneko salgai
Iruñeko auditorioan egindako azken emanaldi arrakastatsuaren ondoren, Corta el cable rojo 2027ko maiatzaren 22an Baluartera itzuliko dela iragarri du. Herrialdeko inprobisaziozko komedietako luzeen eta arrakastatsuenetako bat den hau Areto Nagusian taularatuko da (18:00etan), asmamena, bat-batekotasuna eta ikus-entzuleen parte-hartzea protagonista dituen formatuarekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 23 eurotan, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunean, 25,5 euroren truke (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.
Hamabi urteko ibilbidearekin eta ehunka mila ikus-entzulerekin, Corta el Cable Rojo zuzeneko umorearen erreferente bihurtu da. Bere proposamenak inprobisazioa, zuzenean sortutako musika, proiekzioak eta soinu-efektuak uztartzen ditu, agertokian bertan eraikitzen diren zenbaki komikoen segida batean. Horri esker, emanaldi bakoitza desberdina da. Antzezleen talentuak eta ikus-entzuleekiko interakzioak erritmo biziko eta harridurarako gaitasun handiko ikuskizuna osatzen dute.