Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
14/09/2026

Iruñeko Ganbera Abesbatzak bere 80. urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko du Baluarten urriaren 22an

Hitzorduak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntza izango du, eta T. Catalan, F. Remacha eta W. A. Mozarten obrak ekarriko ditu. Sarrerak salgai daude jada

  • CoralPamplona80
  • concierto Baluarte


Iruñeko Ganbera Abesbatzak urriaren 22an, 19:30ean, bere 80. urteurrena ospatuko du Baluarten. Hitzorduak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntza izango du, eta erakundearen lan ildoak, abangoardia eta ganberako errepertorio sinfoniko koral handia batzen dituen programa bat proposatuko du: Teresa Catalanen Al Noroeste lanaren erabateko estreinaldia, musika sari nazionala; Fernando Remacharen Siete Canciones Vascas, David Gálvez Pintadoren eta Koldo Pastorren orkestra moldaketan; eta W.A. Mozarten Réquiema, gure garaiko beste konpositore handi baten ekarpenarekin, Tomás Marco.

Sarrerak 15 € balio du eta Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 15,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.