Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
12/11/2026

Azaroaren 21erako aurreikusita zegoen Rafa Sánchezen kontzertua 2027ko otsailaren 13ra atzeratu da

Biografia birako emanaldiaren data artistaren osasun arrazoiengatik aldatu behar izan da. Sarrerek hitzordu berrirako balio dute

  • Rafa Sánchez
  • La Unión
  • concierto Baluarte


Rafa Sánchez abeslariak Baluarten azaroaren 21ean, gaueko 21:00etan aurreikusita zuen kontzertua atzeratu egingo da "abeslariari eragiten dioten arrazoi medikoengatik". Ekoizleak eta Rafa Sanchezen ordezkaritza agentziak bidalitako oharraren arabera, "artistari ebakuntza txiki bat egingo diote, eta, Rafarentzat arriskurik ez duen arren eta arrazoi larriengatik ez den arren, egun hauetan programatu zaion ezinbesteko hitzordua da". La Unión taldearen abeslariaren emanaldi berria 2027ko otsailaren 13an izanen da, larunbatarekin, gaueko 21:00etan, Iruñeko auditoriumeko Ganbera Aretoan.

Rafa Sánchezen kontzerturako erositako sarrerek data berrirako balioko dute eta sarrera itzultzeko eskatu nahi dutenek azaroaren 26ra arte egin dezakete, ticketing@nicdo.es helbide elektronikora edo 948 066 066 telefonora e-mail bat bidaliz. Itzulketa erosketaren modu berean egingo da, hau da, Internet bidez eskuratutakoen zenbatekoa erosketa egiteko erabilitako banku-txartelera itzuliko da, eta leihatilan erositakoen kasuan, txarteldegian bertan egingo da itzulketa. Epe hori igarota ez da dirurik bueltatuko.

Cersa Music SL sustatzailearen eskutik izango den kontzertu berrirako sarrerak 36 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude dagoeneko. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 36,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.