Philharmonic Ensemblek bals, polka eta martxez jositako bidaia musikal batera gonbidatuko du publikoa. Sarrerak salgai daude jada
Vienako Urteberriko Kontzertua Baluarteraino iritsiko da datorren urtarrilaren 7an (19:30ean) Vienako Orkestra Filarmonikoko hainbat kidek osatzen duten Philharmonic Ensemble taldearen eskutik. Wiener Musikvereinetik laurogeita hamar herrialde baino gehiagotara eskainitako gala ospetsutik egun gutxi batzuetara, Vienako ekitaldi ospetsuko musikari protagonistek Strauss dinastiaren errepertoriorik festazale eta distiratsuena interpretatzen dute zuzenean Iruñeko entzunaretoko Areto Nagusian. Bidaia musikal bat balsetan, polketan eta martxetan barrena, non Danubio urdin ederra eta Radetzky Martxa ospetsua bezalako bi bitxi hilezkor faltako ez diren.
Concertalia S.L. ekoizleak antolatutako musika-emanaldi honetarako sarrerek 68,95€, 58,95€ eta 49,95€balio dute; MUP sarrerak 29,95 eurotan eskura daitezke, eta 6-18 urte bitartekoek % 25eko deskontua dute. Txartelak www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan eros daitezke.