20 Urte Bira haur-ikuskizunaren emanaldi bikoitza Areto Nagusian izango da, 16:30ean eta 19:00etan. Sarrerak salgai daude jada
Baluarteko Areto Nagusiak Cantajuego taldearen 20 Urte Bira haurrentzako ikuskizunaren emanaldi bikoitza hartuko du heldu den abenduaren 27an, 16:30ean eta 19:00etan. Musikaz eta dibertimenduz beteriko bi hamarkadaren urteurrena dela eta, publikoak une gogoangarriak berpiztu ahal izango ditu Iruñeko auditorioan, Puli, Ainhoa, Rodri eta Eugenia kantariekin eta beti lagun dituzten Coco, Pepe eta Buby lagun maitagarriekin. 80 minututik gorako musika, dantza eta dibertsio proposamena familia osoarentzat, CantaJuego taldearen erritmora.
Sarrerak 18, 22 eta 25 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.