Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
14/10/2025

Bulegok aldi baterako agurraren biraren baitan kontzertua eskainiko du Baluarten igande honetan

Talde gipuzkoarraren emanaldia Areto Nagusian izango da arratsaldeko 19:30ean

  • Bulego
  • concierto Baluarte
  • BiraAmaiera


Bulego rock taldeak geldialdia egingo du Baluarten igande honetan, hilak 19an (19:30ean), bere behin-behineko agur biraen baitan. Hala iragarri zuen Tom Lizarazu taldeko abeslariak uztailaren 6an Gaztelu Plazan eskaini zuen kontzertu jendetsuan. Azkoitian (Gipuzkoa) sortutako hirukoteak estudioko bi disko eta zuzeneko bat biltzen dituen bere diskografia errepasatuko du zuzenean, eta bere ibilbide musikal labur baina bizian parentesi bat egingo du indarrak berritzeko, bost urteko errepide eta agertokien ostean. Iruñeaz gain, taldeak Londres, Bartzelona, Madril eta Bilbo bisitatuko ditu aldi baterako agur-bira honetan. Sarrerak agortu dira.