Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
18/04/2026

Baluarte Txiki 25-26 'Equipo Estupendo' umore eta zirku proposamenarekin amaituko da gaur arratsaldean

Baluarte Fundazioaren seigarren eta azken proposamena, haurrei eta familiei zuzendua, Ganbera Aretoan taularatuko da 17:00etan

  • Baluarte Txiki 25-26
  • espectáculo infantil
  • circo Baluarte


Baluarte Fundazioak Baluarte Txiki programaren 25-26 denboraldiari agur esango dio Equipo Estupendo zirku, umore eta ekintza ikuskizunarekin gaur, arratsaldeko 17:00etan, Ganbera Aretoan. Daniel Esteban, Aitor Esteban, Adrián Mascarell eta Noemí Díaz aktoreek interpretatutako proposamenak Spriki kapitaina protagonista duen abentura bat aurkezten du. Superheroi berezi horrek, planetan bakea mehatxatzen duten hamaika arriskuren aurrean, bere tropa biltzea erabakitzen du: "Equipo Estupendo". Ikuskizunean zehar, ikusleek zirkuko artista horiei lagunduko diete beren misioan, lurrikarak, bonbak, klima aldaketa edo kutsadura bezalako mehatxuei aurre egiteko, akrobaziak, malabareak, dantza eta musika uztartzen dituen lengoaia eszeniko baten bidez, umorez eta surrealismoz betetako muntaia batean.

Ikuskizunak 55 minutuko iraupena du eta 4 urtetik aurrera gomendatzen da.