Baluarte Fundazioaren proposamen hau 4 urtetik gorako haurrei eta familiei zuzenduta dago. Azken sarrerak salgai
Baluarte Fundazioak Baluarte Txiki programaren 25-26 denboraldiari agur esango dio Equipo Estupendo zirku, umore eta ekintza ikuskizunarekin heldu den apirilaren 18an (17:00etan), Ganbera Aretoan. Daniel Esteban, Aitor Esteban, Adrián Mascarell eta Noemí Díaz aktoreek interpretatutako proposamenak Spriki kapitaina protagonista duen abentura bat aurkezten du. Superheroi berezi horrek, planetan bakea mehatxatzen duten hamaika arriskuren aurrean, bere tropa biltzea erabakitzen du: "Equipo Estupendo". Ikuskizunean zehar, ikusleek zirkuko artista horiei lagunduko diete beren misioan, lurrikarak, bonbak, klima aldaketa edo kutsadura bezalako mehatxuei aurre egiteko, akrobaziak, malabareak, dantza eta musika uztartzen dituen lengoaia eszeniko baten bidez, umorez eta surrealismoz betetako muntaia batean.
Ikuskizunak 55 minutuko iraupena du eta 4 urtetik aurrera gomendatzen da. Oso sarrera gutxi geratzen dira eta Baluarteko leihatilan eta La Morea Merkataritza Guneko NICDOren informazio eta salmenta puntuan 10 eurotan eros daitezke. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 10,95 euroren truke (kudeaketa-gastuak barne).