Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
12/10/2026

Baluartek datuen bistaratze eta egiaztapeneko estatuko erreferente nagusiak bilduko ditu

Nafarroako Estatistika Institutuak antolatutako jardunaldia urriaren 20an egingo da Ganbera Aretoan. Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik izena emanda

  • Día Estadística
  • evento Baluarte


Datuen Egiaztapena eta Bistaratzea lelopean, 2026ko Estatistikaren Egunak datuak informazio ulergarri eta zorrotz bihurtzeko moduak aztertuko ditu: datuak nola irudikatu ikus-entzunez zein haien fidagarritasuna egiaztatzeko behar diren tresnak. Nafarroako Estatistika Institutuak –Nastatek– antolatutako jardunaldian estatistikaren arloko izen ezagunek parte hartuko dute: Clara Jiménez (Maldita.es), Irene Larraz (Newtral Lab), Sergio Hernández (EFE Verifica), Antonio Delgado (Datadista), Paula Guisado (DatosRTVE), Kiko Llaneras (El País) eta Xaquin GV (ViT Fundazioa). Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik izena emanda, www.nastateventos.es webgunearen bidez.