Baluarte Fundazioaren 25-26 Denboraldi Nagusiko 9. proposamenak Glucken unibertso musikala dantza garaikidetik birsortzen duten Sémiramis eta Don Juan ekarriko ditu. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke
Toulouseko Le Ballet de l'Opéra National du Capitole konpainiak Baluarten Sémiramis / Don Juan koreografiak aurkeztuko ditu heldu den apirilaren 9an, arratsaldeko 19:30ean, Baluarte Fundazioaren 25-26 Denboraldi Nagusiaren baitan. Ikuskizunak Christoph Willibald Glucken unibertso musikalean murgiltzea proposatzen du dantza garaikidearen bidez, Le Concert des Nations orkestrak Jordi Savallen zuzendaritzapean grabatutako XVIII. mendeko bi partituretatik sortutako koreografiekin.
Dantza ikuskizun honetarako sarrerek 19€, 29€ eta 38€ balio dute eta Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan eskura daitezke. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez: 19,95€/ 29,95€ eta 38,95€ (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, 30 urtetik beherakoek txartelak 15, 23 eta 30 €-ren truke eros ditzakete, edo azken hiru egunetan 6€, 9€ eta 11€-ren truke, edo online erosketetan 0,95 € gehituta.