Jatorri libanoarreko biolinistak The Ara Malikian World Tour biraren baitan joko du Areto Nagusian. Sarrerak salgai daude jada
Ara Malikian libanoar jatorriko biolin-jotzailea bueltan izango da Baluarten heldu den 2024ko urtarrilaren 20an, The Ara Malikian World Tour biraren baitan. Iruñeko auditorioan aurkeztuko duen proposamena musikaria bera hazten ikusi zuten espazio txikietara itzultzea da; Malikianek haurtzarora bueltatzeko bidaia nostalgikoa eskainiko du, ezinezko ipuinekin eta bihotzez eta inozentziaz beteriko bizipenekin.
Emanaldirako sarrerak 58 eta 68 eurotan (gehi 4 euro kudeaketa-gastuetarako) www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntuan.
Areto Nagusian 20:00etan emango duen kontzertua bere semea "hazten ikustearen" esperientziaren "emaitza" gisa definitzen duen tour berriaren parte da: “Bere ondoan izan dudan hazkundearen emaitza da, sentitu dudanari forma ematen saiatzen diren soinu eta melodia horiek guztiak dira, berataz eta haren bidez bizitzaz inspiratu nauena. Izan ez nuen haurtzaroarekin baina askotan amestutakoarekin topaketa bat da. Txori aske bat bezain aske diren izaki horiei egindako omenaldia da". Musikariak berak azaltzen duenez, "bira hau dinosauroz, txipiroi robotikoz, denbora-makinaz, piano hegalariez eta mimo elebidunez beteta dago, disko hau ahaztua nuen eta hain ahaltsua den hori da; egunero eta bide liluragarri bakoitzean zer dakarten aurkitzeko magia".
Ara Malikian bere belaunaldiko biolinista handi eta adierazkorrenetako bat da inondik ere. Estilo guztiz berezia du, bere sorburuan eta musika-bizipen aberatsean oinarritua, eta bere biolina musika-panoramako 'ahotsik' originaletako bat da.