Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
04/02/2025

Ara Malikianek bigarren kontzertu bat eskainiko du Baluarten maiatzaren 25ean

Libanoar jatorriko biolin jotzailearekin hitzordu berria Areto Nagusian arratsaldeko 18:00etan izango da. Sarrerak salgai daude jada

  • Ara Malikian Pamplona
  • concierto Baluarte


Baluarten maiatzaren 25erako (21:00etan) iragarritako emanaldirako sarreren salmenta erritmo ona dela eta, Ara Malikianek bigarren kontzertu bat eskainiko du egun horretan bertan, arratsaldeko 18:00etan. Libanoar jatorriko biolininistak Iruñeko auditorioan aurkeztuko duen proposamena, Intruso biraren baitan, Malikian bere tradiziotik kanpoko musika eta kulturetan murgilduko da, eta hortik ikuskizunaren izena, bere biolinaren ahotsaren eta musikaren ikuspegi paregabearen gozamena berreskuratzeko gonbidapena. Bere biolina bidelagun duela, Nafarroako Auditoriumeko publikoa gonbidatuko du bere barne munduan barrena ibiltzera, non oztopo kulturalak desegiten diren eta musika pertsona guztiek uler eta senti dezaketen hizkuntza bihurtzen den.

Violin On Tour AIE ekoizlearen eskutik gurera helduko den emanaldi honetarako sarrerak 60 eta 70 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.