Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
02/11/2026

Baluartek Angel Martinen 'Somos Monos' bakarrizketa hartuko du larunbat honetan

Ikuskizuna 20:00etan izango da, Areto Nagusian, eta publikoa bere buruaz barre egitera eta bere kontraesan propioei aurre egitera gonbidatuko du. Azken sarrerak salgai

  • Ángel Martín Pamplona
  • humor Baluarte


Ángel Martín umorista, komunikatzailea eta osasun mentaleko erreferentea, bere proposamenik gaurkotuena eta garratzena den Somos Monos ikuskizunarekin itzuliko da Baluartera larunbat honetan, hilak 7an, arratsaldeko 20:00etan. Punto para los locos emanaldiarekin Iruñeko auditoriumeko eszenatokitik modu arrakastatsuan igaro ondoren (2023ko urrian eta 2024ko abenduan), Angel Martinek bere bakarrizketa berria aurkeztuko du Areto Nagusian, eta galdera handi bat egingo dio publikoari: garuna erabiltzeari utzi al diogu?

Guztiok bizi dugun errealitate batean oinarrituta —hozkailua irekitzea armairutik ateratzen dugun zerbait gordetzeko, arrautza bat frijitzeko tutorial baten mende egotea edo Interneten erruz iritzia emateko beldurra izatea—, Ángel Martinek umorezko ohar bat egin du: "garunaren motorra itzali dugu". Somos monos ikuskizunean, Angel Martinek bere buruaz barre egitera gonbidatzen du publikoa; bere kontraesan propioez, eta teknologia, bizi-erritmoa eta sare sozialak pentsatzeko, sentitzeko eta komunikatzeko modua eraldatzen ari diren moduaz.

Umore-ikuskizun honetarako azken sarrerak 26 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 26,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.