Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
23/12/2024

Andy eta Lucasen 'Azken akordeak' Baluarten entzun ahalko dira martxoaren 7an

Cadizko bikoteak kontzertua eskainiko du, arratsaldeko 20:30ean, bere agur-biraren baitan. Sarrerak salgai daude jada

  • concierto Baluarte
  • Andy y Lucas Pamplona


Andy eta Lucasen agur bira datorren martxoaren 7an iritsiko da Baluartera (20:30ean). Nuestros últimos acordes izenburupean, kadiztar bikoteak kontzertua eskainiko du Nafarroako Auditoriumeko Areto Nagusian, datorren urtean bere ibilbide artistikoak banandu aurretik, eszenatokietan bi hamarkada eman ondoren. "Bere ondare musikalari egindako omenaldia" bezala iragartzen den ikuskizunean, bikotearen hainbat arrakasta interpretatuko dituzte, hala nola, Son amores, Tanto la quería, Y en tu ventana, Quiero ser tu sueño, Me estoy convertido loco, El último beso edo En la victoria o en la derrota.

Basoa Producciones-ek ekoiztutako hitzordu hontarako sarrerak 35, 40 eta 45 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean. Gainera, Urrezko Sarrerak 90 eurotan salgai daude (Andy eta Lucas-en opari-poltsa eta meet & greet barne).