Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
13/08/2025

Ana Belenek bere bira berria Baluartera abenduaren 13an ekarriko du

Más D Ana Belén – Tour 2025 biran, abeslariak bere errepertorioko arrakasta handiak eta album berriko kantu berriren bat errepasatuko ditu. Azken sarrerak salgai

  • Ana Belén Pamplona
  • concierto Baluarte


Ana Belenek Más D Ana Belén bira berria Baluarteko Areto Nagusian aurkeztuko du heldu den 2025eko abenduaren 13an, gaueko 21:00etan. Vida izeneko azken tour ofiziala egin zuenetik 6 urte baino gehiago igaro ondoren, Ana Belenek Espainiako geografiaren zati handi bat zeharkatuko du Más D Ana Belén bira honekin, eta emanaldietan errepertorioko arrakasta handiak eta urte hasieran plazaratuko den bere album berriko kantuak ere errepasatuko ditu. Iruñeko kontzertuan luxuzko musikariz osatutako banda bat izango du lagun, David San Josek zuzenduta.

Kontzerturako azken sarrerak www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan eskura daitezke.