Abeslaria 2027ko ekainaren 12an itzuliko da bere lehen diskoaren urteurrena ospatzeko birarekin. Sarrerak salgai daude jada
Duela 25 urte, ¿Qué pides tú? lehen diskoa argitaratu zuen Álex Ubagok, bere musika ibilbideari hasiera eman eta publiko zabalaren artean ezaguna egin zuen lana. Orain, bere ibilbidearen hasieran arrakasta lortu zuten abestietara itzuliko da Gasteizko abeslaria, urteurrena ospatzeko. Baluarteko Areto Nagusian izango da, 2027ko ekainaren 12an (20:30ean), 2006ko abenduan Aviones de cristal lanarekin bertan aritu zenetik hogei urte baino gehiago igaro direnean.
2001ean argitaratu zen ¿Qué pides tú? diskoak milioi eta erdi kopia baino gehiago saldu zituen eta diamantezko diskoaren maila lortu zuen. Orain, lan hori izango da bira honen ardatz nagusia. Kontzertuak lehen disko hartako abestiak berriz entzuteko eta abeslariaren musika-ibilbidearen hastapenetara bidaiatzeko aukera eskainiko du. Hurbiltasuna eta emozioa izango dira nagusi Iruñeko auditorioan egingo den kontzertu honetan; izan ere, Álex Ubago bere errepertorioko abesti ezagunenetako batzuk berreskuratuko ditu, bere 25 urteko ibilbidea ospatzeko.
Sarreren prezioak 27€, 35€, 40€ eta 42€ dira eta jada salgai daude Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntuan. Online ere erosi ahal izango dira, www.baluarte.com webgunean, 27,95 € / 35,95 € / 40,95 € eta 42,95 €-ko prezioetan (kudeaketa-gastuak barne). Horrez gain, Sarrera Irisgarriak (PMR eta PDS) erosteko aukera ere badago.